Kontalariak

Etxaniz Rojo, Xabier (2003ko bertsioa)

Pasaian (Gipuzkoa) jaiotako euskarazko idazlea, Donostian bizi dena eta AEKn euskara irakaslea.

1999an bigarren geratu zen Urnietako Udaleko On Manuel Antonio Antia ipuin lehiaketan. 2000. urtean lehiaketa honetan bertan lehenengo gelditu zen, Munstroak eta paradoxak narrazioari esker. 2000. urtean argitaratu zuen bere lehen ipuin liburua (Begiak itxi eta kitto, Elkarlanean). Gainera, urte horretan bertan, Santurtziko AEK-k antolatutako maitasun mezu elektronikoen lehiaketako lehen saria irabazi zuen. 2001ean Bilboko Udalak eratutako Gabriel Aresti Ipuin Sariaren lehen postua lortu zuen, Berandu narrazioari esker. Gai malkartsuetan eta heriotzan interesa duen idazlea da.

2003ko apirilaren 3an Donostiako Miramar Jauregian emandako 35 urtetik beherako idazleentzako Donostia Opera Prima Sariaren Koadro isila eleberriaren irabazlea.