XVI. mendeko Donostiako itsasgizon ospetsua. Bidaia asko egin zituen Ternuara, eta hantxe eman zion izena berak aurkitutako portu bati: Echaide-portu. Luzaroan esan izan da Ternuara beste edozein europarrek baino lehenago iritsi zela Amerikako kontinentea zapaltzera, eta XIV. mendera arte atzera egin nahi izan da, baina Seoaneko Markes jaunak Gipuzkoako Nabigatzaileei buruzko bere liburu interesgarrian erakusten du baieztapen hori ez dela zuzena, eta datu dokumentalekin frogatzen du Echaide XVI. mendearen azken herenean bizi zela. Etorbidearen eta Foruen Pasealekuaren artean dagoen Donostiako kale bati bere izena jartzeko erabakia 1866ko irailaren 12koa da.
Erref. Serapio Mugica.
