Konposatzaileak

Etxabe Olaizola, Jose

1895ean Zumaian jaiotako zuzendari eta konpositore gipuzkoarra. Tolosan hil zen 1972an.

Lanbidez abokatua izan zen, jaioterriko udaleko idazkaria izateaz gain, baina musika jarduera bizia izan zuen bere bizitzan zehar, batez ere abesbatzen munduari lotuta. Jesus Elosegiren lagun mina, Zumaiako parrokiako abesbatzaren zuzendaria izan zen eta Eresoinka abesbatzaren sorkuntzan parte hartu zuen, bertako zuzendariorde izatera ere iritsi zelarik.

Konpositore gisa egindako obratik, Eresbilen Maritxu obra gordetzen da, soprano, altu, tenore eta baxurako konposatua.

  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/ETX-01
  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen