Txanka.
Bertsolaria. Orion jaio zen, 1890eko otsailaren 21ean, "Txanka-goikoa" baserrian. Herri berean hil zen 1961ean.
Ez zekien idazten eta beste batzuk izan ziren bere bertsoak idatziz jaso zituztenak, Pello Saikola adibidez. Bere gairik gogokoena Donostiako estropadak ziren.
"Txanka"-ren bertso inprobisatuak t-an bilduta eta argitaratuta ageri dira. Auspoa bildumako 59 (1966), Antonio Zavala.
