Futbola

ETXABE ARISTI, Salvador

1941eko abuztuaren 6an Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Athleticeko jokalaria izan zen hiru denboralditan, eta 1959ko irailaren 13an egin zuen debuta Lehen Mailan, Bartzelona-Athletic partidan (4-1). Guztira 19 partida ofizial jokatu zituen -15 ligan eta 4 Kopan-, eta hiru partida jokatu zituen. Indautxuko kamiseta ere defendatu zuen.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)