Iturribidekoa.
Kazetari eta dramaturgoa. 1872an jaio zen Bilbon. 1926an zendu zen hiri horretan.
Gaztetatik, euskal gaia ardatz hartuta, polemista ospetsua eta dramaturgoa izan zen. Ondorioz, famatua izan zen. 1898an hasi zen antzerkira zaletzen, Resurreccion Maria de Azkuek sortutako Euzkeldun Biltokia elkartean. Aipatu elkarteak arte eszenikoa bultzatzen zuen. La horda obrarekin hasi zen ekinean. Dena den, obra hori ez zen estreinatu Euzkeldun itxi egin baitzuten. Obra horretako zenbait eszena baliatuta, Lenago il izeneko obra egin zuen, 1900an amaitu zuena. Obra hori Aureliano Valle maisuaren musikak jantzi zuen. Euskal Etxea sortu zelarik, La alianza republicana izeneko komedia prestatu zuen, 1905ean estreinatu zena. Haren ondotik, Lenago il obrak eman zuen oholtzarako jauzia. Urte horretan Bide onera Euskal Etxean hiru ekitaldiko zartzuela estreinatu zen, Aureliano del Valleren musikarekin. 1906an Bilboko Euzko Gaztediak eszenara eraman zuen, hiriko euskal eskolen onuran. Echave Bilboko Koru Elkarteko presidente zela, Decrept eta Colin jaunen Maitena errepresentazioa prestatu zuen, arrakasta itzela ukan zuena. Euskal pastoral liriko horri Echavek jarri zizkion hitzak. Urte berean, 1909an, Lide ta Ixidor opera estreinatu zuen, Inchaustiren musikarekin. Horrez gain, Mirentxu agerrarazi zuen, beste euskal idilio bat, kasu horretan, Jesus de Guridiren musikaz. Bi obra horiek 1911-1912 urteetan errepikatu zien Koralak antolatutako kanpaina artistikoetan. 1913an Bartzelonan estreinatu zen. Horren ondorioz, gaztelaniazko bertsio bat egin zen, Madrilen aurkezte aldera. Iruñean Iruñeko Orfeoiak agerrarazi zuen. Dena den, Echaveren obra onena Peru Gixon dela esan ohi da, bi ekitaldiko euskal komedia, kostunbrista. Echavek obra dramatiko gehiago ere egin zituen. Horien artean, hauek nabarmendu behar dira: Lelo, hiru ekitaldiko drama; Matilde, hiru ekitaldiko drama; Pedro Mari, lau ekitaldiko melodrama, Campionen eleberri labur batean oinarritua; eta Bilboko bizimoduari buruzko zenbait agerraldi.
- Fundación Sancho el Sabio. Memoria Digital Vasca.