Kobazuloak

Etsoinberri

Berastegiko kobaren izena da. Hona hemen kobari buruz iritsi zaigun zita bakarra: "Etsoinberri izena zuen Berastegiko nekazari baten alaba mendira igo zen bere zaldiaren bila. Zaldi bat topatu zuen belardian, bazkatzen. Berea zenaren ustearekin, zaldi gainean jarri zen. Zaldia lasterka hasi zen, eta berehalakoan, kobaren sarrerara iritsi eta bertan sartu zen neskatilarekin. Haitzuloko izpiritua zen, zaldi itxura hartu zuena. Neskatila ez zen inoiz itzuli" (gaztelaniatik moldatutako itzulpena).

Erref. Jose Miguel de Barandiaran: Las cavernas prehistóricas de la Mitología Vasca, 77. or., 1946.