Marinelak

Etayo Elizondo, Carlos (1981ko bertsioa)

Itsasgizona eta abenturazalea; Iruñean jaio zen 1921ean.

Kolonek Amerika aurkitzeko egin zuen zeharkaldi bera egin zuen, karabelaz berrogei mila milia famatuak eginez, baliabide eta jantzi berberekin. Niña II karabela Getariatik (Gipuzkoa) atera zen Huelvara iristeko, 1962ko irailaren 12an. Hilaren 19an, aingura altxatu zuen karabelak, Etayo kapitainaz gain aita Sagaseta, Jose Valencia Salsamendi, Antonio Aguirre, Michel Vialars, Manuel Darnaude, Jose Ferrer eta Roberto Marx ontzian zeramatzala. Guztira bost euskaldun, bi andaluziar eta kaliforniar bat. Getariatik Huelvara bidaiatu zuen haiekin Jesus Hermida kazetari andaluziarrak. Hogei eguneko nabigazioa, seikoa pentsatuz gero, baina arrakastaz. Etayo kapitainak San Fernandoko Itsas Eskolan egin zituen ikasketak, eta Almirante Cervera gurutzaontzian aritu zen ontzi-teniente gisa. Bere abentura famatua baino lehen, bi liburu txiki argitaratu zituen, zeinetan proiektatutako bidaia aurrez irudikatzen zuen. 1962an Itsas Merituaren Gurutzea eta Isabel Katolikoaren Ordenako komendadore titulua eman zitzaizkion. La operación de la Niña II (Bartzelona, 1963) eta Berrogei mila milia karabela Colonen bideetatik (Madril, 1974) lanak idatzi zituen.