Futbola

ESTRADA AGIRREZABALAGA, Daniel

1987ko urtarrilaren 3an Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Barnealde eskuina da. Zarauztik zetorren eta Realeko beheko mailetara iritsi zen. Jubenilen taldean jokatu ondoren, 2005/06 denboraldian egin zuen bigarren mailara jauzi, eta, orain arte (2007ko otsaila), 57 partida jokatu ditu guztira, eta 12 gol sartu ditu. Miguel Angel Lotinaren eskutik egin zuen debuta lehen talde txuri-urdinarekin, 2007ko otsailaren 10ean, Reala-Real Madril partidan (1-2). Orain arte, Ligako bi partida jokatu ditu Realarekin.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)