1929ko abuztuaren 22an Donostian jaiotako futbolaria. 1950eko azaroaren 12an egin zuen debuta Lehen Mailan Athleticekin, Valentzia-Athletic partidan (3-1). Hiru denboralditan zehar 30 partida jokatu zituen talde zuri-gorrian -24 ligan eta 6 Kopan-. 1954an Herculesek fitxatu zuen, eta bere kamiseta Ligako 34 partidatan defendatu zuen, gol bat sartuz. 1957an Jaenen jokatu zuen eta 14 liga partida jokatu zituen.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
