Zamoran 1969an jaiotako diziplina anitzeko artista, txikitatik Nafarroan bizi dena.
Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan trebatu zen, eta, geroago, Euskal Herriko Arte Ederren Fakultatean.
Erasmus proiektuaren beka bati esker, Britainia Handiko Bristol Polytechnic Art, Media and Design-en ikasi zuen. Nafarroako Gobernuaren sorkuntzarako laguntzetako bat jaso zuen. Iruñeko, Donostiako eta Gasteizko hainbat aretotan bakarka eta taldean egin ditu erakusketak, batez ere. Bere proposamen plastikoa hainbat diziplina artistikoren arteko nahasketa da.
