Futbola

Estafanía Gil, Oskitz

1986ko urriaren 12an Pasaian (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Aurrelaria. Pasaiatik zetorren Realera heldu zenean, haur adinean. 2002ko azaroaren 30ean egin zuen debuta bigarren taldearekin, Indautxu-Real B partidan (0-0). Guztira 73 partida jokatu zituen Sansekin, 14 gol sartuta. Lehen talde txuri-urdinarekin 2003ko abenduaren 16an egin zuen debuta, Alavesen aurkako Errege Kopako partidan. 2004ko maiatzaren 23an estreinatu zen Lehen Mailan, Real Madril-Real Madril partidan (2-1). 04 / 05 denboraldian bost partida jokatu zituen Realarekin, Eibarrera utzita joan aurretik. Guztira, bederatzi partida ofizial jokatu ditu Realarekin, eta gol bat sartu du. 2006ko udan, berriro ere, Eibarrera joan zen, baina gauzak ez zitzaizkion ondo atera eta urtarrilean Eldense taldera joan zen, hau ere Realak utzita. Internacional sub'17 Espainiako selekzioarekin.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)