Batez ere neguan jokatzen zen eta hasi aurretik kartak banatzen ziren "Bateko urrea" nori egokitzen zitzaion jakiteko. Zoriak hautatua jolaskideek egindako korroaren erdian belaunikatzen zen lurrean. Korroa osatzen zutenek, espartina pasatzen zuten belaunpetik, eta erdi koak gutxien uste zuenean, oinetakoaz jotzen zuten buruan edo bizkarrean. Kolpea gehienetan atzealdetik etortzen zitzaion erdikoari, ustekabean, eta espartina harrapatzen ahalegindu behar zuen. Eskuratzen bazuen korrora pasatzen zen eta galtzailea erdira. (Gorriti)
