Instrumentugilea

Esnaola Lascurain, Ramón

Urretxun 1916ko azaroaren 2an jaiotako musikagilea. 2013ko urrian hil zen.

Beasaingo Musika Bandako organista eta zuzendari Pedro Iguainen eskutik hasi zen musikan, eta hamar eta hamabost urte bitarteko flautina jo zuen. Severo Paternain Zumarragako Bandako zuzendariarekin jarraitu zuen bere prestakuntzan, eta bertan aritu zen 1936ra arte. Gerra Zibilean etenaldi bat egin zuen musikari dagokionez, eta 1943ra arte ez zen berriz aritu. Urte hartan, Zumarragako bandara itzuli zen -orain Jesús González Bastida maisuak zuzentzen du-, baita hainbat orkestra eta taldetara ere, klarinetearekin, saxofoi altuarekin, flautarekin edo gitarra baxuarekin. Halaber, Urretxuko bandako kidea izan da hamabi urtez eta txistu irakaslea Zumarragako Secundino Esnaola akademian.

  • LEIÑENA P.: Esnaola Lascurain, Ramon. In Casares E. (zuz. ), Diccionario de la música española e hispanoamericana (vol. 4, orr. 763). Madril: SGAE, 1999.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/ESN-06. Ramon Esnaola Lascurain.