Konposatzaileak

Esnal, Jose Francisco

Organista eta konpositorea. Donostian jaio zen 1868an, baina bere musika-jarduera nagusia Oñatin garatu zuen. 1916. urtean hil zen.

Apaiztu ondoren, Segoviara joan zen bertako katedraleko organo-jole postua hartzera. Urte gutxiren buruan Oñatira itzuli zen, berriro ere organista postua hartzeko. Era berean, parrokiako korua prestatzen lan nabarmena egin zuen, 1895ean sortu zuena.

Musikagile gisa egindako obratik Arantzanzuko Salve a la Madre de Dios partitura ezagutzen da tiple, tenore, baxu eta organorako, Eresbil artxiboan gordea eta Oñatiko Errosarioko Amaren egunaren bezperan interpretatua.

  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/ESN-01. Mendizabal, F. (2005). Salve a la Virgen de Aranzazu, Francisco Esnal (1868-1916).
  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen