Lexikoa

eskuzko marka

Hazia erein aurretik lurrean ildoak egiteko erabiltzen den zurezko tresna. Zeharretako zur batean lau hortz daude eta metro pare bateko pertikatik tiratzen zaio. Pertikak helduleku bat du erabilera errazteko, eta urkila erakoa du zeharretako zurean. Bada behi-marka esaten zaion eredu bat ere.