Kontzeptua

Eskubide historikoak

Xedapen horrek, gehi estatutuan ezarritakoak ere igarotako mende bukaerara arte ibilbide oso luzea izan dutena egia da eta horrela aitortzen da. Euskal Foru Lurraldeetarako edo bere erakunde erkideetarako autonomia hedapenari buruzko benetako edonolako aipamenerako -ekonomia-finantzei buruzko arloan izan ezik- ia erabat desagertu den bezala.

Oraintsu35 nabarmen azaldu nuen:

"existe, por fuerza de la situación política un amplio espacio de inseguridad en lo que hasta ayer mismo se mostraba como claro y evidente. Nubarrones que afecta al diferencialismo vasco que parece relegado en determinadas concepciones a otras prioridades, que no parece esta cuestión estar de moda, como lo estuvo en tiempos no muy pretéritos, que se erige en una reivindicación simplemente nacionalista, y por lo tanto, desde la perspectiva centralista, desechable de entrada, más que de una existencia comunitaria vasca derivada de serios planteamientos de fondo".

"Neoberdintasun" berri baten garaipen uneetan, erkide-berezitasunarekiko edozein azalpenen aurrean ezezkortasuna azaltzen denean, trantsizio aldian azaltzen zen "kafea denentzako" egoerara itzuliz, "boutade" bezala planteatu daiteke, agian nolabaiteko errealitatez, espainiar Konstituzioaren lehen Xedapen Gehigarriak indarrean jarraitzen duenari buruzko itaun erabat tristea. Gertaerek ezetza erakusten digutela antzematen dute.

Amaiera bezala Xedapen Gehigarria seriotasunez hartzen denaz HERRERO eta LLUCHen hitz zorrotzak gogora ditzagun. Ez al da Xedapen Gehigarria jada Konstituzioaren beraren zati? Konstituzioaren bere baitan konstituzioaren aurkako araua al da? nola esan eta aldarrikatzera iritsi daiteke?

35Nire El Hecho Diferencial de Vasconia monografian. Evidencias e incertidumbres. 152. orr. eta hurr.