Politikariak eta Kargu publikoak

Escudero Rueda, Manuel

Politikari gipuzkoarra. Gorteetako prokuradorea hainbat legegintzalditan, senideen herenaren bidez. Kontzertu Ekonomikoak Bizkaira eta Gipuzkoara itzultzearen alde agertzeagatik nabarmendu zen. Eremu tradizionalistatik zetorren, eta 60ko hamarkadan utzi zuen militantzia hori. 1977ko ekainaren 15ean Euskal Demokrata Independenteen hautagai gisa aurkeztu zen hauteskunde legegileetara, lehen Gorte demokratikoetan eserleku bat betetzeko saiakeran porrot eginez.