Atletismoa

ESCUDERO OLASO, Joaquín

1925eko irailaren 18an Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Fondista, 4 aldiz nazioartekoa (horietako 2 Nazioen Krosean, 1957-58). 3000 metro oztopoetan 10 minututik jaitsi zen lehen euskalduna izan zen (1947an 9.48.8 eta 1948an 9.41.7), 1959an bere marka pertsonala hobetuz 9.39.4rekin, baina jada ez zen ez euskal ez gipuzkoar errekorra. 1948an 15.41.6 egin zituen 5000 metrotan, 1957an bere beste markak hobetu zituen: 4.13.5, 9.14.2 eta 32.29.6, 1500, 3000 eta 10000 metrotan.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)