Zuzendaria, irakaslea eta konpositorea. Gasteizen jaioa, 1884ko maiatzaren 25ean; hiri berean hila, 1943ko urriaren 5ean.
Tiplea Gasteizko San Miguel parrokian, bere hirian ikasi zuen Juan Aranbururekin eta, Bartzelonan, Lamotte de Grignonekin. Azpeitiko eta Basauriko musika banden zuzendaria izan zen, 1916an, Gasteizko udal banda berrantolatu zenean, oposizio bidez zuzendari postua irabazi zuen arte, hil arte aritu zena. Kontserbatorioan Harmonia irakaslea izan zen, eta hainbat konposizio idatzi zituen; horien artean, bere ereserkiak eta musika-bandarako martxak nabarmentzen dira.
- SALABERRI; Sabin et al. : Musika Araban. Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.