Euskal jatorriko politikaria, Puerto Ricon 1833an jaioa. Donostian hil zen, 1921eko irailaren 17an.
Bartzelonan, Bergarako Seminarioan, Zaragozako Institutuan eta Madril eta Sevillako Unibertsitateetan ikasi zuen, eta han amaitu zuen Zuzenbide ikasketak. Hainbat mugimendu iraultzailetan parte hartu zuen. Valladolid eta Almeriako gobernadore zibil eta Puerto Ricoko diputatu karguak bete zituen.
