Kontzeptua

Errementariak (1985ko bertsioa)

Metalak, batez ere burdina, lantzen dituen arotza.

Errementariak otsoa sortu: Errementari edo arotza lanean ari zela, jo eta jo egiten zuen arren, ez zion burdinari ezeren itxurarik ematen. Kexaturik, hartu burdin goria eta aroztegiaren atzeko leihotik sasi artera bota zuen. Bat-batean sasi artetik otsoa atera zen. Alboko lagunak hori ikustean herrian kontatu zuen ikusitakoa eta lan egitea debekatu zioten eta guztien artean pentsioa ordaindu, lanean ari balitz bezala bizitzeko. (Baigorri)