Eskultoreak

Errekalde, Maria Jose (1995ko bertsioa)

Eskultore eta margolari nafar garaikidea, Iruñean jaioa 1964an. Bere herriko Arte eta Lanbide Eskolan marrazketa ikasi zuen, eta Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn. 1987an Nafarroako Arte Plastikoen Lehiaketan pinturako lehen saria irabazi zuen; 1988an, lehiaketa bereko eskultura kategorian lehen saria irabazi zuen. 1993an Iruñeko Artista Gazteen eskulturako lehen saria irabazi zuen. Bere lanen bakarkako zein taldekako erakusketak egin ditu Nafarroako hainbat tokitan.