Atletismoa

ERRASTI UBERA, Peio

1968ko ekainaren 30ean jaiotako atleta gipuzkoarra. 60 metroak gainditu zituen lehen euskal mailu jaurtitzailea izan zen (1988an 60,62 egin zituen, eta promesa izan zen), errekor hori 9 aldiz gaindituz, 1995etik 63,80an geratu zelarik. Halaber, euskal errekorduna izaten jarraitzen du 1987tik, 55,34rekin.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)