Animalia sakratua euskaldunen hileta-tradizioan, hildakoen sufragiorako ezkoa edo argizaria ekoizten baitute. Gainera, horiei berri ematen zaie baserriko norbait hil denean. Honelako formula bat erabiltzen zen: "Erletxoak, erletxoak, egizue argizaria. Nagusia hil da, ta behar da elizan argia". Ez dira diruz saldu edo erosten, baizik eta trukea erabiltzen da transakzioetan. Ostiraletan eta ilargi betean ez zaie kendu behar eztirik erleei. Esaera zaharrak. "Erleak eztia aurretik eta eztena atzetik", "Erlea gozoa Aurretik, Minkorra Atzetik".
