1963an Donostian jaiotako argazkilari gipuzkoarra.
Zuri-beltzetik abiatuta egiten du lan, koloreak irauli, fotomuntaketak egin, formatu handiak erabili, positiboak manipulatu eta margotu. Zezen-serieak egin ditu, egilearen beraren iritziz naturako borroka, gizakiaren eta biziraupenerako bitartekoaren arteko gatazka zezenketen gaian islatu nahian. Natura hilak ere egin ditu. Bartzelonako Nazioarteko Argazki Institutuan eta Kataluniako hiriburuko Ikasketa Politeknikoen Institutuan ibiltzeak irudi sortzaile bikaina egin dio.
