Kulturalak

Erketz Euskal Dantzari Taldea

Erketz, Euskal dantzari taldea da, Euskal Dantzarien Biltzarreko partaide, 1966.urtean gutxi gora behera sortu zen, neska kuadrila baten eskutik. Denak, Santa Barbara Mendi Elkarteko kideak ziren eta beste hainbat lagunekin batera sortu zuten taldea euskal folklorearen zabalpena eta sustapena helburu nagusitzat harturik.

Lehen urratsak emateko Andoaingo Lizar Makil dantza taldearen eta geroxeago Juan Antonio Urbeltz eta Donostiako Argia dantza taldearen laguntza estimagarria izan zen.

Erketzen historia guztian zehar eskualde ezberdinetako dantzak zabaltzen saiatu dira, beti ere tokian tokiko ezaugarriekin. Dantza hauetaz gain, badago Lasarte-Oriako herriarekin lotura handia duen dantza bat. "Oriako Sorgin Dantza" hain zuzen ere, taldearen sorreratik etengabe dantzatua izan dena.

Gaur egungo Erketzek, 60 partaide ditu gutxi gora behera, bi ataletan banaturik, haurren eta helduen taldeak. Dantza taldea sortu zenetik, beti egon izan da "dantzari txiki" talde bat, nahiz eta 1991. urtean gaur egun "Dantza eskola" bezala ezagutzen den proiektua sortu. Dantza eskolak, taldearen baitan umeen aktibitatea suspertzea izan du beti helburu nagusia.

Urte guzti hauetan, 45 bat inguru, Erketz Euskal Dantzari taldeak bere egitarauaren aurkezpena Euskal Herri osotik egin ahal izan du, herriko kultur ekintzetan beti parte hartuz. Erketz-en helburu nagusietako bat Lasarte-Orian, inguruetako herrietan eta atzerrian euskal folklorea zaindu, zabaldu eta oldartzea da.

2007 urtera arte Nazioarteko Folklore Jaialdi bat antolatu du taldeak. Honetaz gain Euskal Herritik kanpoko jaialdietan ere hartu dute parte Erketzeko dantzariek; Jugoslavian, Polonian, Italian, Argentinan, Grezian, Belgikan, Portugalen... Horrelako jaialdietan aurkezten dituzten egitarauek, urtero prestatutakoak, ordu eta erdiko iraupena izaten du.