Abesbatzak

Eresargi abesbatza. Villabona

1985ko azaroan, gabonetan kantari ateratzeko deialdi herrikoia egitearen ondorioz sortu zen abesbatza hau. Abesbatza sortu zenetik Juan Mari Iparragirre da zuzendaria.

Eresargi abesbatzaren ibilbidean asko dira abestu duten villabonatarrak. Gaur egun (2014 urtean), 27 gizon-emakumek osatzen dute taldea.

Kantatzen duten errepertorioa taldearen ezaugarrietara moldatzeaz gain, autore eta estilo aldetik ahalik eta bariatuena izan dadin ere saiatzen dira: profanoa erlijiosoa, euskal folklorea...

Kontzertu ugari eskeini dituzte Euskal Herriko hainbat herritan: Irura, Zizurkil, Aduna,Donostia, Loiola, Urnieta, Oiartzun edo Iparraldeko Les Aldudes, Arcangues eta Miarritzen, besteak beste; eta baita Errioxako Cuzcurrita del Rio Tirón eta Treviana herrietan ere. Aldi berean, euskal telebistarako grabazioak ere egin dituzte.

Hala ere, garrantzi handia ematen diote bere herrian, Villabonan, lan egiteari. Hortaz, herriaren parte aktiboa izan nahi dute. Izan ere, urtean gutxienez hiru kontzertu eskeintzen dituzte bertako eta beste herriko eragileekin: Loatzo musika eskolako banda, Ganbara taldea eta Orkestra edo Oinkari dantza taldea, besteak beste. Halaber, herrian puntualki antolatzen diren ekintzetan parte hartzen dute ere: San Juan sua, Olentzeroren jeitsiera, e.a...

2010. urtean abesbatzaren 25. urteurrena zela eta Villabonako herriari zerbait berezia eskeini nahi ziotenez, Udalaren laguntzaz kontzertu berezi bat prestatu zuten Mikel Urdangarin kantautore ospetsuarekin.

2014ko urterako beste bi proposamen berritzaile dituzte eskuartean. Apirilean Korrontzi eta Oinkari dantza taldeko kontzertuan parte hartuko dute eta uztailean Juantxo Zeberio eta bere taldearekin jazz koralaren kontzertua eskeiniko dute.