Ikastolak

Ereñozu ikastola. Hernani

Hernaniko Ereñozu Ikastola 1972-73 ikasturtean sortu zen, auzoko euskaltzaleen ekimenez. Ikastolaren izena Ikastola "Parroquial de Ereñozu" izan zen eta bere titularra Eliza. Bere egoitza Parrokiaren geletan zegoen. 1976an leku egokiago behar eta parrokiako arkupean, ikasgela berria moldatu zuten. Urte honetan Ikastola Federazioan sartu zen.

1987tik aurrera Ereñozuko Ikastola izango da eskola honen izen berria eta bere titularra Ereñozuko Elkarte Kulturala. 1991 ikastola hau itxi egin zen, auzoan haur gutxi zeudelako.

  • Agirre, P. Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala, 2012.