Pintoreak

Erenchun, Teodoro

Margolari bohemioa, Arroan (Zestoa, Gipuzkoa) jaio eta hil zen. Badirudi Teodoro Erenchun izan zela pintura erakusketa bat egiteko asmoz Ameriketara lehenengo iritsi zen euskal margolarietako bat. Argentinar Errepublikan denbora luzez egon zen, baina bere etengabeko bohemiak ez zion fortuna lortzen utzi, eta bere jaioterrira itzuli ahal izateko, Amerikan arrakasta zuen Luis Bagaria marrazkilari espainiarrak karikatura batzuk egin zituen, zeinen diruarekin bere herrira itzultzeko pasartea ordaindu zion.