Futbola

ERAZQUIN, Juan

Real Unioneko jokalaria. Irunen (Gipuzkoa) jaioa. 1925ean egin zuen debuta Bernan, Espainiak Suitzari 3-0 irabazita. Errazquin garaipenaren egileetako bat dela esaten da. Jarraian, hilabete berean, Espainiak Hungariaren aurka jokatu zuen, Valentzian, eta 1-0 irabazi zuen. Tantoaren egilea izan zen Errazquin. 1926an Hungariaren aurkako norgehiagoka errepikatu zen, 4-2 irabaziz, pertsonalki bi gol sartuz. Hainbat aldiz jokatu zuen internazional bezala, beti garaipena lagun zuela.

Ainhoa AROZAMENA AYALA.