Instrumentugilea

Erauskin Etxeberria, Teodoro

1850eko martxoaren 27an Hernanin jaiotako txistularia. Jaioterrian hil zen, 1909ko irailaren 3an.

1864an herriko txistulari bandako 2. txistu izendatu zuten, Antonio Maria Alsúa 1. eta Mateo Garín atabal gisa ere bandako kide ziren garaian. Urtebete beranduago, 1. txistu plaza eman zioten, parrokiako koruan kantatzeko baldintzapean. Urte luzez borrokatu zen bere txistulari postuan lan hobekuntzak lortzeko.

Interprete gisa, Irungo Euskal Jaietako txistulari lehiaketan parte hartu zuen 1881ean, ohorezko aipamena lortuz. Bere posturako aldarrikatuak zituen lan hobekuntzak lortu gabe hil da. Konposizioaren arloan, Bi txistuko piezen bilduma lana ezagutzen da.

  • APEZETXEA P.: Teodoro Erauskin Etxeberria. Hernaniko Danbolinteroa. Txistulari, 147, uztaila-iraila, pp. 21-23, 1991.
  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen