Futbolaria. Eskuin defentsa. Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1904ko abuztuaren 8an. Deportivo Alavesen eta Real Madrilen jokatu zuen. Klub honekin Ligako txapelduna izan zen 1931-32 eta 1932-33an, eta Kopakoa 1934an eta 1936an. Espainiako selekzioarekin hamalau partidatan aritu zen. Erref. José Manuel Hernández Perpiñá: "Diario de Álava", 1920.
