Instrumentugilea

Epelde Larrañaga, Amaia

Pianista gipuzkoarra, Azkoitian 1964an jaioa.

Piano ikasketak egin zituen Donostiako eta Madrilgo Kontserbatorioetan. España-Urss Elkartearen beka bati esker, Errusian ikasi zuen lau urtez. Ondoren, Paul Badura-Skodarekin lan egin zuen Vienan, eta Nicole Henriotekin Parisen. Fulbright beka bati esker 1991n New Yorkeko Mannes College of Music-era joan zen piano masterra egitera.

1993an "Newton Swift 93" saria eman zioten New Cork-en.

Besteak beste, Moskuko Musikagileen Aretoa, New Yorkeko David Mannes aretoa eta Donostiako Musika Hamabostaldia gonbidatu dituzte. Halaber, Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoekin jo du.