Konposatzaileak

Enfedaquee Betanzos, Angel

Portugaleten (Bizkaia), 1966an jaiotako konpositore euskalduna.

Musika garaikidean espezializatua, orkestra, koru eta ganbera-musikarako obrak konposatu ditu. Hainbat kurtso eta hitzaldi eman ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bilboko Goi Mailako Kontserbatorioan. Bestalde, publizitaterako, telebistako goiburuetarako eta Canal 9 kateko Jiménez del Oso doktoreak zuzendutako La otra realidad serierako ere musika konposatu du.

Javier Maquaren Chevrolet(1996) luzemetraiako musika konposatu du, baita Juan Cruzen El olor de las manzanas (1999) laburmetraiakoa ere.

  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas). Donostia-San Sebastián: Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1999.