1899ko uztailaren 14an jaiotako atleta gipuzkoarra. Jaurtitzaile polifazetikoa, 1917ko Espainiako txapelduna estilo libreko xabalina-jaurtiketan (hau da, azken muturretik eutsiz) 42,80rekin, espezialitate horretako errekorra lau aldiz gainditu zuen egun berean 1917ko ekainaren 10ean (40,28-41,45 goizean eta 41,96-43,40 arratsaldean) eta 1918an beste bi aldiz (44,29 eta 45,50). 1917an, Espainiako pisu-jaurtiketako errekorra hautsi zuen, 10,93 aldiz, eta 3 aldiz disko-jaurtiketakoa (35,10-36,50-37,50). 1920an bere marka pertsonala hobetu zuen (11,00) baina ordurako errekorra bere herrikidea zen Izagirrek zeukan. 1964an hil zen.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
