1942ko otsailaren 3an Beasainen (Gipuzkoa) jaiotako soziologo eta irakaslea. Lovainako Unibertsitatean Teologiako Batxiler ikasketak egin zituen (1972), Soziologian lizentziatu zen eta Zientzia Moral eta Erlijiosoetan lizentziatura lortu zuen Unibertsitate horretan bertan (1974). Gainera, doktorea da Deustuko Unibertsitatean (1986).Azken unibertsitate
horretan egin du bere irakasle-ibilbidea, lehenik irakasle (1976-) eta gero Soziologiako katedradun (1991-), Zientzia Politikoen eta Soziologiaren Fakultatean. Kargu hauek bete ditu: Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolako zuzendaria (1981-1994); Deustuko Drogamenpekotasunen Institutuko Ikerketen zuzendaria (1990-); Politika Zientzien eta Soziologiaren Fakultateko dekanoa; Deustuko Forumeko presidentea; F.A.S.T.A. Unibertsitateko irakasle bisitari aparta. (Mar del Plata, Argentina, 1995). Halaber, Espainiako ordezkaria izan da "Societé Internationale de Sociologie des Religions-International Society for the Sociology of Religion" (1996-1998) elkartearen zuzendaritza-kontseiluan, eta erakunde hauetako kidea da: Eusko Ikaskuntza; Gizakia Helburu Elkartearen Gipuzkoako sortzaileetako kidea; "European Values Study Group" taldeko ikertzailea; Halaber, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Supernumerarioa da (1993).
Balio-sisteman, erlijioan, gazteen soziologian, gazte-indarkerian eta droga-mendekotasunean espezializatutako ikertzaile sozial gisa, gai horiekin lotutako hainbat txosten soziologikotan lan egin du. Bere argitalpenen artean, egile edo zuzendari gisa, honako txosten hauek nabarmentzen dira: Euskadiko Gazteak 86; Espainiako Gazteak 1999; Espainia 2000: lokalismoaren eta globaltasunaren artean; Euskadi drogen aurrean'92; Drogak eta delinkuentzia; eta "Violence: from Biology to society" kolektiboaren barruan, Euskal Herriko indarkeriaren problematika.
María Ascensión MARTÍNEZ
MARTÍNDoktora Historian