Futbola

ELUSTONDO URKOLA, Gorka

1987ko martxoaren 18an Beasainen (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Erdiko erdilaria da, baina erdi-puntan ere aritu daiteke. Aizgorritik heldu zen Realera. Talde jubenil txuri-urdinean jokatu ostean, bigarren mailara igaro zen, Real B taldera, eta 2004 / 05 denboraldian egin zuen debuta. Sanserekin 55 partida jokatu zituen guztira, bost gol sartuta. Miguel Angel Lotinaren eskutik egin zuen debuta lehen taldearekin 2006ko abenduaren 20an, Balaidosen, Celta-Reala partidan (0-0). Orain arte -2007ko otsaila-, Ligako 5 partida jokatu ditu Realarekin. 19 urtez azpiko internazionala da Espainiako selekzioarekin.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)