1966an Tolosan (Gipuzkoa) jaiotako idazlea.
Txirringaren aienean (Txalaparta, 1998) bidaia-liburua idatzi zuen Esther Mugertzarekin batera, eta Turkiatik abiatuta Asian zehar bizikletaz egindako bidaia bat kontatzen zuen. Heziketa Fisikoan eta Informazio Zientzietan lizentziaduna. Nafarroako batxilergo institutu bateko irakaslea eta mendi eta bizikleta zale amorratua. Artikulugilea Argia, Emakunde eta Ipurbeltz aldizkarietan.
