Teknikariak

Elosegi Erdozia, Eduardo

Argazki-zuzendari eta zinema-ekoizle gipuzkoarra, Hernanin 1957an jaioa.

Telebistan, Borobilen egin du lan, Toti Martinez de Lezeak zuzendutako animaziozko mikroespazioetan (1983), eta Fernando Amezketarra (1996) telesaileko hamahiru kapitulu zuzendu ditu. Korrika 3n eta Korrika 4n marrazki bizidunekiko publizitate spotetan ere lagundu du. 1996-2001 bitartean Euskadiko Animazio Filmaren Nazioarteko Elkarteko (ASIFA Euskadi) presidentea izan zen.

  • Astakiloen abenturak eta kalenturak, Luis Goya (1987, argazki zuzendaritza), marrazki bizidunak
  • Balearenak (Baleazaleak), Juan Bautista Berasategi (1991, argazki zuzendaritza), marrazki bizidunak
  • A partir de tanto... Begoña Vicario (1993, argazki-zuzendaritza), animaziozko film laburra
  • Sorkunde, Juan Bautista Berasategi (1993, argazki-zuzendaritza), marrazki bizidunetako film laburra
  • Pregunta por mi, Begoña Vicario (1996, argazki-zuzendaritza), animaziozko film laburra
  • Zureganako grina, Begoña Vicario (1996, argazki zuzendaritza), animaziozko film laburra
  • Ahmed, Alhambrako Printzea (Ahmed, el príncipe de la Alhambra), Juan Bautista Berasategi (1997, zuzendari laguntzailea, argazki zuzendaritza),marrazki bizidunak
  • Haragia (Carne humana) (1998, 35 mm-ko transkripzioa. ), animaziozko film laburra
  • Tortolika eta Tronboia, Joxean Muñoz, Txabi Basterretxea (1998, konposizioa), marrazki bizidunetako film laburra
  • Animal, Miguel Díez (1999, argazki-zuzendaritza, zuzendaritza teknikoa), film laburra
  • Karramarro Uhartea, Joxean Muñoz, Txabi Basterretxea (1999, argazki-zuzendaritza), marrazki bizidunetako film luzea
  • Usoa, María Zamakola (2000, izenburuak), film laburra
  • Hauspo Soinua, Inaz Fernández (2000, izenburuak), film laburra
  • Diego Agudo Pinilla (2001, koproduktorea), marrazki bizidunetako film laburra
  • Lluvia, Diego Agudo Pinilla (2002, koproduktorea), marrazki bizidunetako film laburra
  • Noche de ronda, Daniel Martínez Rodríguez, Emilio de la Rosa, Carlos Navarro (2003, koproduktorea), marrazki bizidunetako film laburra
  • Nuevas islas, Gabriel Martínez Rodríguez, Emilio de la Rosa (2993, koproduktorea), marrazki bizidunen film laburra
  • Alhambrako giltza, Juan Bautista Berasategi (2003, argazki-zuzendaritza), marrazki bizidunetako film luzea
  • Hara! (2003, koproduktorea), marrazki bizidunetako film laburra
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Euskalduntasuna zineman (pertsonak), Donostia: Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999.