Instrumentugilea

Elorza, Cándido

Musikaria. Oñatin jaio zen 1872an eta 1939an hil zen.

Comillasko seminarioko organista izan ondoren, Gorriti maisuarekin amaitu zituen musika ikasketak Tolosan. Tuteran musika irakasle, hiri horretan orfeoi bat sortu zuen. Gero Ordiziako parrokian organista postua irabazi zuen oposizio bidez. Bere konposizioetako batzuk Música Sacra Hispana aldizkarian agertu ziren. Konposizioari eskainitako jardueratik, honako lan hauek ezagutzen dira: IV.- Meditaciones, iz. 3, adagio espress organorako, Mandatum eta Miserere breve tiple, tenore eta baxurako, eta Mayatzeko lore ederrena abesbatza eta organorako.

  • LEIÑENA P.: Elozar, Candido. Casaresen, E. (dir. ), Espainiako eta Hispanoamerikako Musikaren Hiztegia (ik. XX, p. 662). [Madril]: Egile eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusia, 1999.
  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen