Konposatzaileak

Elorrio Arteaga, Juan Angel

1900eko abuztuaren 2an Tolosan jaiotako musikari gipuzkoarra. Donostian hil zen, 1935eko abenduaren 24an.

Donostian egin zituen lehen musika ikasketak Larrocha eta Figueridorekin, eta laster Kursaal Handiko Orkestran eta Donostiako La Perlakoan sartuko da kontrabaxu jotzaile gisa. Ezkondu eta gero, 1930ean Soraluzera (Gipuzkoa) joan zen bizitzera, eta musika irakasle lanetan aritu zen. Biolina, gitarra, klarinetea eta flauta bezalako instrumentu ezberdinak menperatu arren, pairatzen zuen lan prekarietate egoerak bizimodua ateratzeko emigratzera eramaten du, lehenik Pasaiara eta ondoren Eibarrera joanez. Herri honetan bere musika jarduerari berrekiten dio udal Bandan eta La Romeral taldean sartuz. Halaber, Breton herri orkestra sortuko du.

Hurrengo urtean, Eibarren zuen artxibo partikularrak sute bat jasan zuen, eta musikagile bezala izandako jardueratik Ana Mari balsa eta Chorizos de herrero pasoblea baino ez dira ezagutzen, San Antonio Abad Ospitaleko mojek eskatutako Meza baten moldaketaz gain. Eresbilen, aipaturiko obretako lehena kontserbatzen da, bandarako konposatua.

  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/ELO-01. Elorrio Arluciaga J.L. D.I.ren biografia Juan Angel Elorrio Arteaga, Ana Mari balsaren egilea.
  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen