Teknikariak

Elizondo, Elisabet

Jantzi-diseinatzaile gipuzkoarra, 1960an Donostian jaioa.

Filosofia ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. Figuringile gisa hasi zen Euskal Telebistako (Euskal Telebista Publikoa) hainbat telesailetan lanean, Bi eta Bat edo Jaun ta Jabe telesailetan, besteak beste, eta zuzendaritza artistikoaren arduraduna izan zen Ertzainak filmean. Antzerkian Tanttaka taldearekin egin du lan nagusiki, hainbat muntaiatan: Ez da hain erraza, El porqué de las cosas, La mano del emigrante edo El pianista del oceano. Txirri, Mirri ta Txiribiton pailazo taldearekin ere aritu da.

  • Loraldia, Óscar Aizpeolea (1990, jantziak)
  • La cita de Lola (Lolaren ordua), Lourdes Bañuelos (1990, jantziak), film laburra
  • Santa Cruz, apaiz gerrillaria, Jose Maria Tuduri (1990, jostun nagusia)
  • Anonimoa... A zer nolako papera! Alfonso Arandia (1990, sastra)
  • El invierno en Lisboa, José Antonio Zorrilla (1990, sastra)
  • Transakzio on bat, Maite Arrieta (1991, jantziak), film laburra
  • Besterik ez, Jokin Umérez (1992, jantziak), film laburra
  • Como tu quiere, Joseba Salegi (1992, jantziak), film laburra
  • Maité, Carlos Zabala, Eneko Olasagasti (1994, jantziak)
  • Pase beltza, Patxi Barco (1998, jantziak), film laburra
  • Soinekoa, Asier Adueza (2000, jantziak), film laburra.
  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia, Euskadiko Filmategia, 1999.