Instrumentugilea

Elizalde geltokia, Salvador

Musikari gipuzkoar garaikidea. Donostian jaio zen 1972an. 8 urterekin hasi zituen akordeoi ikasketak Mikel Bikondoa maisuarekin, Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. 17 urterekin, kalifikazio gorenekin eta Goi Mailako Karrera Amaierako ohorezko sariarekin amaitu zituen ikasketak. Kontserbatorioko Akordeoi Orkestrako kide eta bakarlaria da. 1987an, Madrilen, Camerata Usandizaga orkestrako kide gisa, Sofia Erregina Akordeoi Lehiaketako Orkestra Ohorezko Kategoriako Lehen Saria lortu zuen.

1988an Ferrolen ospatutako Akordeoi Lehiaketa Nazionalean Junior Mailako Hirugarren Saria lortu zuen. Aurtengo maiatzean, Almoradi-n (Alacant) egindako Lehiaketa Nazionaleko Lehen Saria lortu zuen, eta, horri esker, Sachsenheim-en (Alemania) egindako 41. Mundu Sariketan parte hartu ahal izan zuen.