Instrumentugilea

Elizalde Etxeberria, Maurizio

1915eko irailaren 21ean Amaiurren jaiotako txistularia.

Berehala Arizkunera joan zen. Bere aita Antonio Elizalde Iriarte txistulari eta dantzariarekin ikasi zuen.

Hamabi urterekin egin zuen debuta, baina batez ere 50eko hamarkadan Felix Iriarte atabalari laguntzailearekin Euskal Herria guztitik zehar ibili zen bere instrumentuaren erreferente bihurtu zelarik, bereziki musikari tradizional bezala. Bere aita Antoniorekin jotzen zuenean, txistua eta klarinetea txandakatzen zituzten. Bere irudia Baztan bailarako mutil-dantza, berak pentagrametara pasa zituenak, eta Lantzeko inauteriekin lotua dago. Ekitaldi hauetan hamarkadetan zehar parte hartu zuten biak. 1991-09-22an Euskal Herriko Txistulari Elkarteak omenaldi baten bitartez urrezko domina eman zieten. Urte horretan bertan elkarte horrek bere aldizkariaren 148. alea eskeini zion, interes handiko artikuluak jasotzen zirelarik bertan.

1992ko apirilaren 18an hil zen.