Literatoak

Elices, Miguel

Idazle eta liburu-saltzaile donostiarra, salmantiar jatorrikoa, 1968an Gipuzkoa Saria irabazi zuen Réquiem a muchas voces saiakera-liburuaren egilea.

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadako urte batzuetan Italian bizi izan zen. Donostiara itzuli ondoren, kalitate literario bikaineko artikuluak idatzi zituen La Voz de España egunkari donostiarrean .

Mendearen azken bi hamarkadetan, Donostian, Gros auzoko "Mogel" liburu-denda izan zuen. Aurretik, Filosofia eta Humanitate irakasle izan zen Donostiako Agustindar Errekoletoen Ikastetxean eta Arrasateko San Viator Ikastetxean.