Leintz-Gatzagan (Gipuzkoa) jaio zen Conquistador. Mexikoren konkistan parte hartu zuen Hernan Cortesekin, bere armekin eta zaldiarekin. Zerbitzu horiengatik armarria eman zioten, 1546ko azaroaren 9ko errege zedularen bidez. Veracruzeko aguazil nagusia izan zen eta 50 dukat bidali zituen Leintz-Gatzagako parrokiako erretaula nagusirako.
Mariano ESTORNÉS LASA
Mariano ESTORNÉS LASA
