Euskal jatorridun medikua, 1879an Compostelako Santiagon jaio zen eta Madrilen hil zen 1956an.
Irakasle-eskolako Goi Eskolako eta Puerikulturako Nazio Eskolako irakasle karguak bete zituen, eta Madrilgo Medikuntza Fakultateko Patologia Orokorreko Laborategiko lanen arduraduna ere izan zen... Besteak beste, Las rebeldías de la infancia escolar eta Técnica analítica del líquido cefalorraquídeo lanak argitaratu zituen...
