Gipuzkoako militarra, Tolosan jaioa. Milango Estatu Gobernazioko idazkaria izan zen; 1571n Lepantoko guduan egon zen turkiarren aurka, baita itsasoz eta lurrez egindako beste gudu askotan ere, militarra izan zen 42 urteetan, Italian, Portugalen, Flandesen, Maltan, Goletan, Oranen, Velezeko Harkaitzean eta Gipuzkoan. Karlos V.ak armatzat eman zizkion arrano inperialak. Alberto Perez Rexilen biloba izan zen.
