Sendagileak

Elcarte, Francisco

XVII. mendeko medikua. Zaragozan egin zituen ikasketak Jose Lucas Casaleteren zuzendaritzapean. Ikasketak amaitu bezain pronto Iruñeko katedralean aritu zen mediku gisa. Horrez gain, Nafarroako ospitaletako presidente izan zen eta medikuntza eta farmazia arloko ikuskatzaile. Medikuntza gaitzat hartuta hainbat lan eta tratatu idatzi zituen, esate baterako: Statera medicinae selectae, qua appendi potest an sit rationalis methodus magistri mei Dr. Josephi Casalete Caesaraugustani Licei primarii medicinae prosoris, etc.